XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apheza Jainkoaren lekukoa da egiazki.

Jainkoak erran eta manatuaren arabera, Jainko bezala da mintzo.

Jainkoa da bizkitartean sakramendu horren obratzale nagusia, nehork ikusi gabe ari dena, oro haren nahi sainduaren azpiko direnaz geroz eta orok hak manatua dutelakotz egiten.

2. - Sakramendu guziz eder hortan, Jainko boteretsuak errana behar duzu sinetsi, ez zuhauk uste duzuna edo itchuretarik iduri zaitzuna: beraz ikhara saindu batekin eta jauspenekin behar zira aldare saindurat igan.

Beha zure buruari eta ikus zer kargua eman dautzun aphezpikuak, bere eskuak zure gainerat hedatu dituelarik.

Horra non ziren aphez, mezaren emaiteko eskuarekin jarrai zite meza sainduaren khartsuki emaiteari, behar den tenorean, eta zure bizia dadila izan itzalik gabea.